III Berdintasun Planaren berrespenerako saio irekia herritarrekin, urriaren 5ean, 18:00etan, Lekaion
2021·10·01
Urnietako Udala, Berdintasun Sailaren bitartez, Berdintasunerako III. Plana lantzern ari da duela hilabete batzuetatik. Prozesua gauzatzeko Elhuyarren laguntza tekniko eta metodologikoa izan da, eta parte hartze saioak egin dira ordezkari politikoekin, udaleko teknikariekin, emakumeen eta gizonen berdintasunaren, feminismoaren eta indarkeria matxistaren arloetan lan egiten duten talde eta eragileekin eta, oro har, urnietarrekin, plan berriak ahalik eta ikuspuntu gehien jaso ditzan.
Aurkezpena
Orain, lan hori guztia egin ondoren, III. Berdintasun Planaren proposamena herritarrei aurkeztu nahi zaie, azken iritziak jasotzeko eta lana amaitzeko. Beraz, Udalak datorren asteartean egingo den saio irekian parte hartzeko deia egiten die urnietarrei.
- Eguna: urriak 5
- Ordua: 18:00-20:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea