Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikitzeko obrak hastear udako denboraldirako amaituta egoteko

.

2021·01·20


Kiroldegiaren eraberritzearekin lotuta, igerilekuko instalazioen eraikin berria eraikiko da. Izan ere, instalazio hori eraitsi egin den eraikinaren barruan aurkitzen zen.

Obra uraren birzirkulaziorako makineria beste eraikin batera lekualdatzean datza. Instalazio berria kiroldegiaren eraikin nagusitik kanpo geratuko da eta igerilekuko solariumaren eta Pintore kaleko 5. zenbakiaren artean kokatuko da. Hain zuzen ere, eremu horretako aparkalekuak kenduko dira obra garatu ahal izateko.

Udan igerilekua irekita

Lanak ostegun honetan, urtarrilaren 21ean hasiko dira eta ekainerako amaituta egongo dira, udako denboraldian igerilekua normaltasunez erabiltzeko aukera egon dadin. Irekiera noski, Covid 19-ren egoeraren baitan izango da.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA