Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Igerilekuaz gozatzeko aukera eskainiko da txandekin eta aldez aurretiko hitzorduekin

.

2021·06·15


Urnietarrek Udal igerilekuaz gozatzeko aukera izango dute aurtengo udaran, baina Covid 19-ren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, neurri eta protokolo bereziak ezarri dira eremuaren erabilera osasun bermeekin gauzatu ahal izateko. Hala, derrigorrezkoa izango da sarreran eskuak garbitzea, pertsonen artean 1,5 metroko distantzia mantentzea eta musukoa momentuoro erabiltzea uretan izan ezik. Ekainaren 19an irekiko dira igerilekuak, eta itxi berriz, irailaren 26an.

Buruntzaldeko bazkideak 

Igerilekura sartzeko Buruntzaldeko bazkide izatea edo udako igerilekuko abonua edukitzea lehenetsiko da. Gehienezko aforoa 250 pertsonakoa izango da eta kontrola eramateko erreserba txanda desberdinak ipiniko dira hitzorduak aldez aurretik hartzea ezinbestekoa izango delarik.

  • Lehen txanda: 10:00-13:15
  • Bigarren txanda: 13:45-16:45
  • Hirugarren txanda: 17:15-20:15

Egunean txanda bakar batean izena emateko aukera

Erabiltzaileek asteko egun guztietan izango dute igerilekura joateko aukera, baina egunean hitzordu bat soilik hartzeko aukera izango dute. Beraz, lehen txanda hartzen duen pertsona batek esaterako, ezin izango du eguerdian edo arratsaldean joan, ezta alderantziz ere. Eta hitzordua zehaztu ondoren ezin bada bertaratu, bertan behera utzi beharko da nahitaez. Hitzorduak hartzeko eta ezeztatzeko ondorengo aukerak eskaintzen dira:

  • Online: Udalaren webgunean edo APP-an
  • Telefonoz: 688 720 742
  • Harreran edukiera beteta ez badago

Abonu familiarra dutenek, familiako kide guztientzat hitzorduak hartzeko aukera izango dute aldi berean, eta aste osorako lekua erreserbatu ahal izango da.

Bestalde, txanda desberdinen artean dagoen ordu erdiko espazioan garbiketa eta desinfekzio lanak gauzatuko dira. Horrenbestez, txanda bakoitzaren amaieran erabiltzaile guztiek kanpora irten beharko dute ondoren hurrengo txandakoak sartzeko. Sarrera eta irteerak Pintore kaletik egingo dira lehen teniseko pistak zeuden eremuan ahalbidetuko baitira.

Igerileku handiaren edukiera 40 pertsonakoa da

Igerilekuen edukierari dagokionez, igerileku handian gehienez 40 pertsona egon daitezke aldi berean, eta igerileku txikian, berriz, 8. Sorosleek kontrolatuko dute edukiera, eta igerilekuren bat beteko balitz, sorosleek 20 minutuko txandak antolatuko lituzkete, sarrerak eta irteerak kontrolatuz.

Igeri eta dutxak

Igeri egin nahi duten pertsonentzat bi aukera eskainiko dira. Bat 10:15-11:15 bitartean eta bestea 19:15-20:15 bitartean. Bi ordu horietan kale bat itxiko da lasai igeri egin ahal izateko. Behin igeri eginda edo besterik gabe igerilekuetan egon ostean, dutxatzeko aukera eskainiko da. Horretarako baina, Berrasoetako parking.-ean kokaturik dauden moduluetara igo beharko da. 6 aldagela daude bertan, horietako 3 kiroldegiko erabiltzaileentzat bideratuko dira eta beste 3 berriz, igerilekuko erabiltzaileentzat. Aldagela bakoitzaren gehienezko edukiera 2 pertsonakoa da, eta beraz, aldagelara iritsitakoan 2 pertsona badaude, kanpoan itxaron beharko da bat irten arte. Bestalde, egoera epidemiologikoa dela eta aurten ez da taberna zerbitzurik izango.

Igerilekuko udako abonua

Buruntzaldeko bazkide ez diren eta igerilekuaz gozatu nahi duten pertsonek udako abonua, 10 erabilerako bonoa eta eguneko txandako sarrera ateratzeko aukera dute.

Udako abonua ateratzeko Berrasoetako aparkalekuan dagoen kiroldegiko harrerara joan beharko da, bertan inprimatzen baita txartela. 10 erabilerako bonoa eta eguneko txandarako sarrera, ordea, igerilekuko sarreran atera daitezke.

Ondorengoak dira prezioak:

  • Udako abonu familiarra: 104,62 euro
  • Udako banakako abonua: 52,31 euro
  • 10 erabilerako bonua (+21urte): 56,25 euro
  • 10 erabilerako bonua (-21 urte): 35,55 euro
  • Txanda baterako sarrera (+21 urte): 6,24 euros
  • Txanda baterako sarrera (-21 urte): 3,92 euros

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA