Ibilaldia Muniskuegañeko multzo megalitikora urriaren 9an
2022·10·05
Ibilaldia egingo da Muniskuegañeko multzo megalitikora igande honetan Luis Mari Zaldua urnietarrak gidatuta.
- Eguna: urriak 9
- Abiapuntua: 10:00etan, Besadegitik
- Hizkuntza: euskara
- Prezioa: 6 euro
Izena eman
Ibilaldian parte hartzeko interesa dutenek ezinbestekoa izango dute aldez aurretik izena ematea. Horretarako ondorengo telefono zenbakietara deitu edo helbide elektroniko honetara idazteko aukera dago.
- 943 495 069 / 688 895 068
- arditurri@gipuzkoanatura.eus
Arkeologia ondare bikaina ingurune paregabean
Gutxi dira Gipuzkoan Muniskuegaña (Mulisko gaña) bezain toki kitzikagarriak. Lehenik eta behin, kokapenarengatik eta handik dagoen ikusmirarengatik; izan ere, besteak beste, behinola Urumeako Zilegimendiak izan zirenen zati handia bertatik bertara ikusten da handik, gertu-gertu, esku-eskura. Hango mendiak, basoak, larretokiak, errekak…, a zer nolako ikuskizuna!
Bestalde Muniskuegañan dagoen multzo megalitikoarengatik: zutarri bikaina, zista bikoitz paregabea, hiru cromlech, zein baino zein dotoreagoak… Leku gutxitan dago horrelako arkeologia ondarea hain eremu txikian. Gainera, azken urteetan Urnieta eta Hernaniko udalek egindako ahaleginari esker, oso zaindua dago multzo guztia.
Beraz, parte hartzen dutenek goiz eder batez gozatzeko aukera izango dute.