Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizuna apirilaren 2an, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2023·03·13
Hodei Magoaren “Sentsazioak” ikuskizuna ikusgai izango da apirilaren 2an, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: apirilak 2
- Ordua: 17:30
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira martxoaren 19 arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Isiltasuna sortzen da, iluntasuna iristen da. Zure besaulkian emanaldia hastea itxoiten duzun bitartean hurrengo orduan biziko duzuna imajinatzen hasten zara. Oihala irekitzen entzuten duzu eta une zehatz horretan… Telefono mugikor bat jotzen hasten da! Benetan? Orain?
Hodei magoak ikuskizun berri bat aurkezten digu non, hari bezala, teknologia berriak aztertzeko erronka onartu du. Gauzak hainbeste aldatu dira, orain “smartphone” batekin besapean jaiotzen garela.
Sentsazioak eszenaratze bisual batez hornitutako show handia da; zibersegurtasun, teknologiaren erabilera eta gizartean daukan eraginari buruz hitz egitea baimenduko diguten inpaktu handiko magia ideiekin.
Erritmoz eta umorez betetako publiko guztientzako ikuskizuna, ilusio handi, proposamen berritzaile eta sorpresa ezinezkoekin. Zuregan Sentsazioak bizi nahi baldin badituzu, hau zure tokia da.
Altxa dezagun oihala!
Fitxa artistikoa
- Ekoizpena: Hodei Magoa.
- Zuzendaritza eta gidoia: Odei Domingo.
- Zuzendaritza laguntzailea eta errejidorea: Imanol Celigüeta.
- Aktoreak: Hodei magoa (Ilusionista), Imanol Celigüeta (Eszenatoki laguntzailea).
- Banaketa: Cia Mago Hodei Magoa, Txalo Produkzioak.