Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Hodei Magoaren “Ezinezkoaren logika” magia ikuskizunerako sarrerak salgai

.

2021·02·22


Hodei Magoak “Ezinezkoaren logika” magia ikuskizuna eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: otsailak 28
  • Ordua: 17:30
  • Lekua: Sarobe
  • Hizkuntza: euskara
  • Prezioa: 3 euro

Sarrerak salgai Saroben eta online

Ikuskizuna ikustera joateko interesa dutenek sarrerak salgai dituzte gaurtik aurrera Sarobeko bulegoan.

  • Astelehenetik ostiralera: 9:00-13:00 eta 16:00-18:00

Bestalde, online ere eskura daitezke.

EROSI SARRERAK ONLINE

Sinopsia:

Ezinezkoa: ezin daitekeena edo betetzeko zaila dena. 

Ezinezkoaren logikan arau bakarra dago: ez dago eskuraezina den ezer. Ordubetez baino gehiagoz “ezinezkoa errealitate bihur daiteke”.

Hodeik bere ikuskizun berria aurkezten digu, formatu handiko ekoizpena hainbat urte osatzen egon den joku aukeraketarekin, emaitza originala lortuz, zeinean denok ezagutzen dugun magia klasikoa, sortzen ari den magia modernoarekin bat egiten du. Ezinezko ihesak, hainbat zatitan mozten diren gorputz atalak, asmaketa imajinaezinak, baita publiko osoak parte hartuko duen joku handia ere.

Hau guztia argi, kolore eta kez betetako argiztapen harrigarriaz; landutako soinu-bandaz; eta Hodeiren presentzia nabarmentzen duen eszenaratzeaz, erritmoaz eta inork axolagabe utziko ez duen umoreaz lagunduta.

Posible eta ezinezkoaren arteko muga non dagoen aurkitzera ausartzen zara?


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA