Hitzarmena Gurutze Gorriarekin, beharra duten familiei elikagaiak banatzeko
2021·12·07
Urnietako Udalak lankidetza-hitzarmena sinatu du Andoaingo Gurutze Gorriarekin, Gipuzkoako elikagaien bankuko elikagaiak, beharra duten familiei banatzeko programa gara dezan udalerrian. Horretarako, 3.000 euroko diru-laguntza emango zaio erakunde humanitarioari.
Luke Goñi, Udaleko Gizartekintza saileko zinegotziak eta Jose Antonio Baena Andoaingo Gurutze Gorriko presidenteak sinatu duten hitzarmena 2022ko abenduaren 31ra arte egongo da indarrean, eta 2024ra arte luzatu ahal izango da, bi aldeek aldez aurretik idatziz adostuta.
Bestalde, Udalak herritarren parte-hartzea eta gizarte-boluntarioak sustatzeko asmoarekin, "Udalerriko elkarteekin lankidetzan aritzeko aukerak zehaztea, berdintasunaren, aniztasunaren eta euskararen balioak integra ditzaten sustatuz" izeneko programa gehitu du. Programa honen bidez, herriko ekintzetan parte hartzen duten elkarteekin elkarlanean arituko da.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.