Hitzaldia: “La vieja” Euskal Fondoko kooperazio proiektua Kuban
2022·04·13
Adineko pertsonentzako Kuban garatzen den proiektua azaltzeko hitzaldia eskainiko du Lekaion, Juanma Balerdi Euskal Fondoko zuzendariak.
- Eguna: apirilak 28
- Ordua: 18:30
- Lekua: Lekaio
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: doakoa
- Hizlaria: Juanma Balerdi, Euskal Fondoko zuzendaria
Sinopsia: Euskal Fondoa Toki Erakunde Kooperanteen Elkartea da. Urnietako Udalak urtero sinatzen ditu lankidetza hitzarmenak elkartearekin herrialde desberdinetan garapenerako lankidetzarekin zerikusia duten programak aurrera eraman ahal izateko eta garapen ekonomiko eta sozialerako edota sentsibilizaziorako egitasmo eta programak sustatzeko.
Proiektu horietako bat Kuban garatzen da, adineko helduentzako arreta arloan, zerbitzu dibertsifikatuagoa eta kalitate handiagokoa eskaintzeko xedez. Hitzaldi honetan proiektu horren gaineko azalpenak emango dira.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.