Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Hitzaldia: “Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?

.

2023·03·07


Azken urteotan pantailen erabilera izugarri igo da heldu eta nerabeengan. Pantailek eta bereziki Smartphonek denongan duten eragina ikusita eta gure gaztetxoen erabilerarekin kezkatuta guraso asko daude. Horregatik, garrantzitsua da informazioa jasotzea, kontzientzia piztea eta erabakiak hartzen joatea.

Horri guztiari heltzeko “Gazteak eta mugikorrak: gurasook zer egin dezakegu?” hitzaldia antolatu du Urnietako Udalak. Hitzaldia Bidelagunek bideratuko du eta ondorengo puntuak landuko dira:

  • Pantaila ezberdinen erabilerari buruz gogoeta egin eta pertsonengan duten eragina plazaratzea.
  • Helduok pantailekin dugun harremana eta erabileraren inguruan hausnarketa egin. Gurasoak seme-alaben eredu.
  • Interneten ibiltzearen arriskuak eta babesteko pistak.
  • Sare sozialek konkretuki duten inpaktua.
  • Online-jokoak sortzen ari den menpekotasuna.
  • Smartphone-n erabileraren inguruko jarraibide eta mugak, gurasoentzako lagungarri eguneroko kudeaketan.
  • Aurreneko mugikorraren erosketa atzeratzeaz eta Zarautzeko ekimena: “Gure aukera, guk 16”
  • Iritziak, kezkak… elkarbanatzeko aukera.

Izena eman martxoak 7-13 bitartean

Hitzaldia martxoaren 14ean eskainiko da, 17:30ean, kiroldegiko boxetako gela balioanitzean, eta bertan parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute martxoaren 7-13 bitartean. Horretarako ondorengo aukerak daude:

  • Presentzialki: Bertan eta Gazte Informazio Puntua
  • Telefonoa: 943008033

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA