Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Hitzaldia: “Antonio Garmendia, Urnietako azken zesteroa”, urriaren 15ean, Saroben

-

2020·10·07


Luix Mari Zalduak “Antonio Garmendia, Urnietako azken zesteroa” hitzaldia eskainiko du Sarobe arte eszenikoen gunean.

  • Eguna: urriak 15
  • Ordua: 19:00
  • Lekua: Sarobe
  • Prezioa: doan (Saroben eta SARRERAK ONLINE)
  • Hizkuntza: euskara
  • Antolatzailea: Udala

Sinopsia: Urnietako herriak betidanik izan du harreman estua saskigintzarekin, nahiz eta gaur egun desagertutako lanbidea izan. Aurreko mendearen hasieran, 17 saskigile familia ba omen ziren Urnietan eta horren berri emateko, gure azken saskigilea izan zen Antonio Garmendia oroituz, lanbide kuttun horren gaineko informazioa jasoko dugu.

Hizlaria: Luix Mari Zaldua Etxabe, 1965. urtean jaio zen Urnietan. Euskal Filologian doktorea (Deustuko Unibertsitatea), Gipuzkoako Parketxe Sarea Fundazioko zuzendaria da eta Euskaltzaindiak 2018ko uztailaren 20an Euskaltzain urgazle izendatu zuen. Bere zenbait idazlanen artean “Saroiak eta kortak” (2006) eta “Urumeako zilegimendietako toponimia” tesia (2011) aurkitzen dira.

Ondarearen Europako Jardunaldiak 2020

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Europar Batasunarekin lankidetzan Europako Kontseiluak sustatutako Ondarearen Europako Jardunaldiak ekintzaren edizio hau antolatzen du. Erakunde ugariren partaidetzarekin, programa honek Ondare Kulturalari buruzko sentsibilizazioan sakondu nahi du. Hain zuzen, jardunaldi horien barruan kokatzen da hitzaldi hau.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA