Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Herritarrek proposaturiko 8 hobekuntza gauzatuko dira 2022an aurrekontu irekien parte hartze prozesura bideraturiko 150.000 euroekin

.

2021·11·16


Urnietako Udalak bi parte hartze prozesu jarri zituen martxan maiatzean. Bat herriko zein parke edo plaza estali erabakitzeko eta bestea berriz, 2022ko aurrekontuko 150.000 euro zertan inbertitu erabakitzeko.

Aurrekontu irekiak

Aurrekontu irekien prozesuan (150.000 euro bideratuko dira) Urnietan erroldaturiko 16 urtetik gorako pertsonek proposamenak aurkezteko aukera izan zuten maiatzaren 5etik 23ra arte. 

Epe horretan, 276 galdetegi jaso ziren maiatzaren 14an eta 15ean jarri ziren informazio karpetan, udalerriko hainbat lekutan ipini ziren buzoi eta kutxetan, eta Udalaren webgunean eta APP-an. Jasotako galdetegi guztietatik 267 eman ziren ontzat. Gainerakoak baztertu egin ziren behar bezala beteta ez zeudelako, parte hartzaileak Urnietan erroldatuta ez zeudelako edo 16 urte baino gutxiago zituztelako.

Udaleko lurralde saileko teknikariek proposamen horiek guztiak aztertu zituzten gero, prozesuaren hasieran zehazturiko baldintzak betetzen zituzten ikusteko, eta azkenik, jasotako proposamenetatik zeintzuk egingo diren erabaki dute. 

Egapeko eta Magaleko LH6-ko ikasleen ekarpenak barneratu dira

Gainera, parte hartze kultura 16 urtetik beherakoen artean barneratzen joateko asmoz, estrainekoz, lanketa berezi bat burutu du aurten Urnietako Udalak Egapeko eta Magaleko LH6ko ikasleekin prozesu orokorretik aparte.

Hala, aurrekontu irekien parte hartze prozesuan haiek egindako proposamenak ere jaso dira eta 15.000 euro bideratuko dira lehenetsitakoak aurrera eramateko. Bi ikastetxeetako ikasleek lan serio eta sakona burutu zuten eta Udalak asko eskertzen die gauzaturiko lanketa eta erakutsitako inplikazioa.

Jasotako ekarpenen emaitza gisa, hauek izango dira 2022an aurrekontu irekien prozesuaren barruan gauzatuko diren 8 proposamenak:

1.Pump track-a egin Ermotegi eta Etxeberri artean. 50.000€

2.Skate park-a egin Eguzkialde parkean. 50.000€

3.Trenbideko segurtasun itxiturak jarri geltokiaren eta Igerategiren artean. 35.000€

4.Berrasoeta parkeko futbol zelaia hobetu porteria handiagoak jarriz eta eremua egokituz (LH6). 2.200€ 

5. Etxeberri plazako atzeko partean iturria jarri (LH6). 1.800€

6.Urbita kalean hesi bat jarri eremu horretako segurtasuna hobetzeko (LH6). 9.000€ 

7.San Joan plazako iturria hobetu ura modu egokiagoan irten dadin (LH6). 600€

8.Guria taberna ondoko iturria ordezkatu, oraingoa trabatua dago eta (LH6). 1.400€

Parke edo plaza estalia

Bigarren prozesuan Udaleko teknikariek 7 aukera planteatu zituzten aldez aurreko azterketa bat egin ondoren, baina herritarrek udalerrian dagoen beste edozein espazio proposatzeko aukera ere izan zuten aurrekontu irekien prozesuko epe berean eta parte hartzeko aukera berdinekin. 

Orotara 354 galdetegi jaso ziren eta horietatik 312 eman ziren ontzat. Plazido Muxika plaza izan zen eremu bozkatuena diferentzia nabarmenarekin, eta Udalak plaza hori partzialki estaltzeko konpromisoa hartu zuen (630m2 estaliko dira gutxi gorabehera, plazaren eta harmailen zati bat).

  • Plazido Muxika plaza: 117
  • Etxeberri parkea: 72
  • Burnibide parkea:  39
  • Yurramendi parkea: 33
  • Jakutegi plaza: 29
  • Azkorte parkea: 10
  • San Juan Iturri plaza: 8
  • Berrasoeta parkea: 2
  • Lizardi parkea: 1
  • Txoritagain parkea: 1

Bigarren fasea martxan 

Prozesuaren hasieran jakinarazi zen bezala, partaidetza prozesu horrek hiru fase ditu. Lehenengoa herritarren bozketa izan zen, estali beharreko espazioa zehazteko, eta duela gutxi, bigarren faseari eman zaio hasiera, urnietarrek aukeratutako espazioa nola estali erabakitzeko balioko duena.

Azaroaren 21 proposamen teknikoak aurkezteko azken eguna

Horretarako, ideia lehiaketa bat abian jarri da, edozein teknikari gaituri irekia dagoena. Proposamenak aurkezteko azken eguna azaroaren 21 izango da.

Herritarrek 3 proposamenen artean aukeratuko dute

Ideien lehiaketa amaitu ondoren, Udalak epaimahai tekniko bat eratuko du. Epaimahai horrek hautatuko ditu jasotako proposamen guztien artean egokienak iruditzen zaizkion hirurak, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunera egokitzea, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta, azkenik, prozesu parte hartzailea amaitzeko, urnietarren txanda iritsiko da berriro. Izan ere, urnietarrak izango dira epaimahaiak hautatutako 3 aukera horien artean botoa emango dutenak, eta, beraz, 2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakiko dutenak.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA