Hasi da Zaldundegiko eremuari behin betiko konponbidea emateko obra
2021·09·22
Zaldundegiko eremuari behin betiko irtenbidea emateko lanak martxan dira. Hobekuntza honekin, Urnietako Udalak urrats berri bat emango du Urnieta gero eta herri atseginagoa eta irisgarriagoa izan dadin. Azken urteotan hainbat hobekuntza egin dira zentzu horretan, eta orain, beste pauso esanguratsu bat emango da, udalerriko arteria nagusietako bateko espaloiak nabarmen zabalduz. Gainera, udalerrian oinezkoen joan-etorri handiena duen puntuetako bat da.
Esku-hartzea amaitzen denean, Zaldundegi jatetxearen sarreraren bi aldeetan dauden espaloiek bi metroko zabalera izango dute, eta haurren aulkiekin doazen pertsonak eta mugikortasun urriko pertsonak arazorik gabe igaroko direla bermatuko da.
Egingo den obra garrantzitsua izango da, eta aurrekontua da horren erakusle, izan ere, 306.440 euroko kostua izango baitu.
Egungo funtzionamendua
Ibilgailuak puntu horretatik igarotzeari dagokionez, funtzionamendua orain arteko behin-behineko irtenbidearen berdina izango da. Hau da, semaforo bidez kontrolatutako ordezko pasabidea duen errei bakarra egongo da. Inguruko errepideetako norabideek ere eutsi egingo diete aldi baterako konponbidea ezartzean egin ziren aldaketei, epe horretan funtzionamendu egokia izan baitute.
Pasabidea obrak egin bitartean
Obra guztiekin gertatzen den bezala, baliteke eragozpenak sortzea lanak gauzatzen diren bitartean, baina Udala horiek ahalik eta txikienak izan daitezen saiatuko da eta gerta daitekeen edozein mugimenduren berri emango du.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.