Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gune urdineko aparkalekuen murrizketa etenda urriaren 9 arte
2023·09·21
Sanmiel jaien ospakizunak eta prestaketak direla eta, Udaltzaingoa hainbat aparkaleku kentzen hasi da, besteak beste, Pintore kalean txosnak jartzeko eta Errekaldeko aparkalekuan barrakak ipinitzeko.
Aparkaleku horiek kentzeak sortuko dituen eragozpenak arintzeko, TAO zerbitzua (gune urdineko aparkalekua) etetea erabaki da urriaren 9arte. Ondorioz, herritarrek aparkaleku horietan ere aparkatzeko aukera izango dute.
Urriaren 9an berrezarriko da
TAO zerbitzua urriaren 9an bueltatuko da normaltasunera ohiko irizpideekin. Hau da, baimendutako gehienezko aparkaldia 60 minutukoa izango da eremu bakoitzeko karteletan zehazturiko ordutegiaren barruan.