Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Golden Apple Quarteten “Vamos que nos vamos” ikuskizuna urriaren 4ean, Saroben: PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
2023·09·14
Golden Apple Quarteten “Vamos que nos vamos” ikuskizuna ikusgai izango da urriaren 4ean, Sarobe arte eszenikoen gunean.
- Eguna: urriak 4
- Ordua: 19:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: gaztelania
- Sarrera: 5 euro
2 sarrerako 4 sorta zozkatuko dira irailaren 19 arte arte izena ematen duten urnietarren artean.
Zozketan parte hartzeko egin klik ondorengo estekan
PARTE HARTU SARREREN ZOZKETAN!
Saroben jarritako kutxatilean ere izena eman daiteke zozketan parte hartzeko.
Sinopsia: Agurreko biran, “Golden Apple Quartet” ek “Vamos que nos vamos” ikuskizunean euren bertsio onena eskaintzen dute, ia 4 hamarkadatan ikusleekin partekatu dituzten abestien ibilbide musikala eginez. Horietako bakoitzetik, zotindun erlojugile suitzar baten fintasun eta doitasunarekin, entzulerik leialenaren sentiberatasun umoretsuan sakonago sartu diren gaiak aukeratu dira, beste musika-talde batzuekin modu iragankorrean eta konpromisorik gabe josten aritu den beste publiko kaskarragoa baztertu gabe. Hau da, modu sinoptikoan, “Golden Apple Quartet” en azken ikuskizunaren definizioa: “Vamos que nos vamos”. Goldeneko kideek smokinga eskegi dute!
Fitxa artistikoa
- Egilea: Golden Apple Quartet
- Interpreteak: Eduardo Errondosoro, Loyola Garmendia, Manu Romano, Kike Ochoa.

