Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Gobernu Taldeak Miravallesen besterentzea ahalbidetu du enkante bidez, etorkizunean industrialde berri bat garatu ahal izateko

.

2022·03·08


Urnietako Udalean atzo arratsaldean egindako osoko bilkuran, Gobernu Taldearen botoekin onartu zen Miravalles enkante bidez besterentzea, etorkizunean industrialde berri bat garatu ahal izateko.

Udal-lur hori saltzeak 4,8 milioi euro inguru emango lizkioke Udalari. Industrialdearen garapenak berriz, lanpostuak sortzea ahalbidetuko luke, eta, era berean, udalaren diru-bilketarako gaitasuna handituko luke.

Puntu hori bera eztabaidatu zen otsailaren 11n egindako osoko bilkuran, baina orduan ez zen aurrera atera, PNV-ko zinegotzietako batek ezin izan zuelako bilkurara joan, eta gehiengo osoa behar zelako. Oraingoan, EH Bilduk eta PSE-EEk kontrako botoa eman zuten berriro, kritika berberarekin, kopuru hori aurrekontuan ez sartzeagatik eta dirua zertarako erabiliko den ez zehazteagatik. Gobernu Taldearen argudioak ere berdinak izan ziren, eta azaldu zuen ez dela aurrekontuan sartu zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzeko. Bere ustez, horrek sor ditzakeen arazoengatik ziurtatuta ez dagoen salmenta baten diruarekin ezin da kontatu. Bestalde, berriro argitu zuen salmenta gauzatuz gero, diru hori Udalaren gerakinera joango dela, eta une horretan aztertuko dela zertara bideratu. Gainera, garapen horrek udalerriarentzat izango lukeen garrantzia azpimarratu zuen.

Auto hibridoa Udaltzaingoarentzat

Udalbatzarrean beste puntu batzuk ere onartu ziren. Adibidez, diru-laguntzak emateko ordenantza arautzailea, herritarrei erraztasunak emateko eta administrazioan artxibatuta dauden datuak berriro ez eskatzeko. Puntu hori aho batez atera zen aurrera.

Adostasun osoz onartu zen, halaber, udaltzaingoarentzat auto hibrido entxufagarri bat hornitzeko kontratua. Erabaki hau Udala iraunkortasunaren eta energia garbien alde hartzen ari den neurrien barruan kokatzen da.

Bide beretik jarraitu zuten Urnietako berdeguneak, parkeak eta lorategiak kontserbatzeko, mantentzeko, egokitzeko eta garbitzeko lanen zerbitzua esleitzeko egingo den lehiaketaren baldintza-agiriek. Plegu horietan jasota daude gaur egun egiten ari diren garapen berriak, garaia iristean horiei erantzuteko.

Martxoaren 8ko adierazpena

Aho batez onartutako beste puntu bat Udaleko langileen %2ko soldata-igoerari buruzkoa izan zen. Hala ere, korporazioko kideentzat proposatutako igoera berak ez zuen oposizioaren babesik izan.

Bestalde, AIU23 Erratzu-ko “L”partzelako xehetasun-azterlanaren behin betiko onespenak PNV-ren aldeko botoa, EH Bilduren abstentzioa eta PSE-EEren ezezkoa izan zituen, espedientearekin eta epeekin zituzten zalantzak zirela eta. Erratzu industrialdean dagoen lursaila da. Bere garaian, bidegorria egiteko orduan, lurzati horretako lerrokaduren zati bat okupatu zen, eta kontua da aprobetxamendu berarekin lerrokadura berriak ezartzea, bidegorria aldatu behar ez izateko.

Azkenik, 2022ko egutegi organikoa eta martxoaren 8ko Adierazpen Instituzionala, Emakumeen Nazioarteko Eguna, adostasunez onartu ziren.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA