Gaztelekuko neguko oporretako ekintzak
2021·12·14
Gaztelekuak hainbat ekintza antolatu ditu Urnietako nerabeentzat abenduaren 28tik urtarrilaren 5era bitarte. Ekintzak adin tarte desberdinetan banatuta garatuko dira eta parte hartzeko interesa dutenek izena eman beharko dute Gaztelekuan abenduaren 17ra bitarte.
Bestalde, abenduaren 16an arratsaldeko 19:00etan nerabeen familiei zuzenduriko bilera bat ospatuko da Gaztelekuan ekintzen gaineko informazio guztia emateko eta sor daitezkeen zalantzei erantzuteko.
Ondorengoak izango dira eskainiko diren ekintzak:
- Abenduak 28: Txuri Urdin (LH6)
- Abenduak 29: Zinea (DBH1-DBH2)
- Abenduak 30: Cars Irun (DBH3-DBH4)
- Urtarrilak 3: Adarra (LH6)
- Urtarrilak 4: Costa Jump (DBH1-DBH2)
- Urtarrilak 5: Zirko Tailerra (LH6)
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.