Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gaztelekuko abenduko programazioa
2023·12·01
Urnietako Gaztelekuak ekintza mordoa antolatu ditu abenduari begira: mahai jokoak, kirol ekintzak, gazteak hizketan, dardo txapelketa, eta tailerrak, besteak beste.
Neguko oporretako ekintzak
Horretaz gain eskaintza zabala prestatu du neguko oporrei begira: hala nola, laser tag, zinea, karting Olaberria, scape room, bingoa eta irteera Donostiara.
Neguko oporretako ekintzetan parte hartu nahi dutenek abenduaren 15 arte eman beharko dute izena Gaztelekuan.
Bestalde, bilera informatibo bat egingo da abenduaren 19an, 19:00etan, Gaztelekuan familiei informazioa helarazteko.
Ekintzetarako plaza kopurua mugatua da eta plazak gainditzen diren kasuetan zozketa egingo da.