Gaztelekuak ekintzak antolatu ditu irail hasierarako eta hilaren 15ean gauzatuko du ohiko irekiera
2021·09·06
Udako oporretatik bueltan ekintza desberdinak antolatu ditu Urnietako Gaztelekuak irail hasierari begira.
- Irailaren 9an irteera 2009-2008an jaiotako nerabeekin. Stand up paddle (Donostian).
- Irailaren 10ean irteera 2006-2007an jaiotakoekin. Laser tag (Ulian).
Irteera horietakoren batean parte hartu nahi dutenek izena eman beharko dute irailaren 8an,16:30etatik 19:30etara Gaztelekuan.
Informazio gehiago @gaztelekua_urnieta (Instagram) edo hezitzaileen telefonoetan: 608928311 eta 683619205.
Ate irekiak irailaren 13an eta 14ean
Gaztelekuak lagunekin egoteko, beste kuadrillak ezagutzeko eta plan desberdinak egiteko aukera ematen du. Instalazioak eta bertako dinamika ezagutzeko ate irekien jardunaldiak egingo dira irailaren 13an eta 14ean, LH6-ko nerabeekin.
- Irailak 13: 17:00-18:15 EGAPEkoak eta 18:30-19:30 MAGALEkoak.
- Irailak 14: 17:00-18:15 MAGALEkoak eta 18:30-19:30 EGAPEkoak.
Ate irekien jardunaldietan parte hartzeko nahikoa izango da egunean bertan azaltzearekin.
Ohiko irekiera irailaren 15ean
Bestalde, Gaztelekuaren ohiko irekiera irailaren 15ean izango da. Hauek dira ikasturte honetan zehar eskainiko dituen ordutegiak:
- Astelehena eta asteartea: 17:00-18:00 (LH6) eta 18:00-19:30 (DBH)
- Asteazkena eta osteguna: 17:00-18:00 (LH6) eta 18:00-20:00 (DBH)
- Ostiralak: 17:00-19:00 (DBH1, DBH2) eta 19:00-21:00 (DBH3 eta DBH4)