Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Gazteentzako ekintzak udaberriko oporretan Gaztelekuaren eskutik

.

2022·04·01


Gaztelekuak ekintza desberdinak antolatu ditu apirilaren 11tik 22ra bitarte. Horrela, urnietako gazteek udaberriko oporretan ondo pasatzeko eta ekintza desberdinak egiteko aukera izango dute.

Ekintzak mota desberdinetakoak izango dira eta adin tarte bakoitzari egokituak egongo dira (2010-2006 urte bitartean jaiotakoak).

  • Apirilak 11: Pump Truck 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Astigarragan bizikletarekin.
  • Apirilak 12: Aquarium 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Egun pasa Donostian.
  • Apirilak 13: Sukaldaritza 2010, 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako.
  • Apirilak 19: Costa Jump 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Urbilen.
  • Apirilak 20: Zinea 2010, 2009, 2008, 2007 eta 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Errenterian.
  • Apirilak 21: Urgull 2010 urtean jaiotakoentzako. Egun pasa Donostian.
  • Apirilak 22: Paintball 2007, 2006 urteetan jaiotakoentzako. Arratsalde pasa Zubietan.

Izena eman apirilak 4-8 bitartean

Izena emateko Gaztelekura bertaratu beharko da apirilak 4-8 bitartean (astelehen eta astearteetan 17:00-19:30 / asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00 / ostiraletan 17:00-21:00). 

Bestalde, gurasoei bideratutako bilera bat egingo da apirilaren 7an, 19:00etan, Gaztelekuan, ekintzen inguruko informazio zehatzagoa emateko eta sor daitezkeen zalantzak argitzeko.

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.