Gazteentzako ekintzak Aste Santuan Gaztelekuaren eskutik
2021·03·22
Gaztelekuak ekintza desberdinak antolatu ditu martxoaren 29tik apirilaren 9ra. Horrela, urnietako gazteek Aste Santuko oporretan ondo pasatzeko eta ekintza desberdinak egiteko aukera izango dute.
Ekintzak mota desberdinetakoak izango dira eta adin tarte bakoitzari egokituak egongo dira. Bestalde, Covid 19-a dela eta Eusko Jaurlaritzak aisialdirako zehaztu dituen irizpideak aintzat hartuta garatuko dira, jarduera gehienak aire librean egingo direlarik.
- Martxoak 29: Gaztelekuaren irekiera DBH-ko nerabeentzako. 17:00-20:00 bitartean Gaztelekua irekiko da gerturatzen diren nerabeak bertan jolastu, elkartu eta egon daitezen.
- Martxoak 30: Paintball-a Zubietan. DBH3 eta DBH4ko nerabeei begira eskainitako irteera izango da, eta arratsaldez egingo da. Eguraldi txarra eginez gero zinera joango dira.
- Martxoak 31: Eskulanak egingo dira Gaztelekuan, goizez. LH6 mailakoei zuzenduta egongo da.
- Apirilak 6: Gaztelekuaren irekiera DBHko nerabeentzako. 17:00-20:00 bitartean Gaztelekua irekiko da gerturatzen diren nerabeak bertan jolastu, elkartu eta egon daitezen.
- Apirilak 7: Hernanira arratsalde pasa. LH6 mailakoei bideratuta egongo da. Hernanin kirol txapelketak egingo dira parte hartzaileen artean.
- Apirilak 8: Eskalada Hernaniko Santa Barbara mendian. DBH1-DBH2-ko gazteei zuzendua. Egun pasa izango da. Eguraldi txarra eginez gero zinera joango dira.
- Apirilak 9: Donostira egun pasa LH6 mailakoekin. Urgul mendira igoko dira eta hondartzan jolasak egingo dituzte. Eguraldi txarra eginez gero, Antiguoko frontoian egingo dituzte jolasak.
Izena eman martxoak 23-26 bitartean
Izena emateko Gaztelekura bertaratu beharko da martxoak 23-26 bitartean (astelehen eta astearteetan 17:00-19:30 / asteazken eta ostegunetan 17:00-20:00 / ostiraletan 17:00-21:00). Ekintzetan parte hartzeko ezinbestekoa izango da Gaztelekuko bazkide izatea, eta beraz, bazkide orria bete beharko da. Halaber, irteeren kasuan gurasoen baimena sinatuta eraman beharko da.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.