Gaur hasi den Euskaraldian 720 urnietarrek eman dute izena momentuz
2020·11·20
Gaur eman zaio hasiera euskara ulertzen duten hiztunen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea helburu duen Euskaraldiari. Momentuz 720 urnietarrek eman dute izena bigarren edizio honetan “Ahobizi” edo “Belarriprest” moduan parte hartzeko, baina oraindik ere badago izena emateko aukera. Izan ere, ekimenak abenduaren 4ra bitarte iraungo du eta izena emateko epea azaroaren 24 arte luzatu da.
Izena eman eta txapak eskuratu
Beraz, oraindik animatu ez den norbaitek interesa izango balu Euskaraldiaren web orrian gauzatu dezake izen-ematea: www.euskaraldia.eus. Horretaz gain, izen ematea aurrez aurre egiteko aukera eskainiko da Lekaio kultur etxean azken egun hauetan ere. Online izena eman dutenek ere txapa bertan jasotzeko aukera izango dute. Ondorengoak izango dira ordutegiak.
- Azaroak 20: 16:00-19:30
- Azaroak 23: 10:00-14:00
- Azaroak 24: 16:00-19:30
Euskaraldia bistaratzeko banderatxoak
Bestalde, edizio honetan, herritarrak etxeetako leiho eta balkoietan banderatxoak jarrita Euskaraldia bistaratzera animatzen dira. Banderatxo horiek ere Lekaio kultur etxean erosi ahal izango dira 5 eurotan.
Zalantzak
Edozein zalantza izanez gero Euskaraldiaren Urnietako dinamizatzailearekin harremanetan jartzeko aukera dago.
- Helbide elektronikoa: euskaraldia.urnieta@gmail.com
- Telefono mugikorra: 688826530
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.