Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gabonetako opari-txekeen kanpaina berritasunekin dator
2022·12·16
Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak opari-txeke kanpaina berri bat jarriko du abian. Aurten gainera, hainbat berritasunekin dator ekimena.
Herrian gehiago kontsumitzen dutenek aukera gehiago izango dute
Kanpainaren funtzionamenduari dagokionez, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egiten duten pertsonek txartel bat bete eta establezimenduan bertan uzteko aukera izango dute. Erosketa bakoitzeko txartel bat betetzeko aukera izango dute herritarrek. Horrela, Urnietan gehiago kontsumitzen dutenek txartel gehiago beteko dituzte, eta, beraz, opari-txeke gehiago eskuratzeko aukera izango dute.
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek adierazleren bat izango dute haien sarreretan, eta, gainera, zerrenda osoa ikusgai izango da On Biziren sare sozialetan.
Establezimendu bakoitzak opari txekeak banatuko ditu
Herritarrek abenduaren 19tik urtarrilaren 8ra arte izango dute txartelak eskuratzeko aukera. Ondoren, establezimendu bakoitzak opari txekeak banatuko ditu, eta horretarako zozketa egingo da urtarrilaren 9an.
Opari-txekeak otsailaren 12ra arte erabili ahal izango dira
Establezimendu bakoitzak erosketak bere komertzioan egin dituzten herritarren artean banatuko ditu opari txekeak eta derrigorrean gune horretan erabili beharko dira. Hau da, establezimendu batek banaturiko opari-txekea ezingo da beste establezimendu batean erabili. Bestalde, opari-txekeak erabiltzeko azken eguna otsailaren 12a izango da. Egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.
Herritarrak animatzen dira kanpainan parte hartzera eta gabonetan ere Urnietan kontsumitzera.