Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Gabonetako opari-txekeen kanpaina
2021·12·09
Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak diseinatutako eta Urnietako Udalak finantzatutako opari-txeke kanpaina gauzatuko da.
Herrian gehiago kontsumitzen dutenek aukera gehiago izango dute
Kanpainaren funtzionamenduari dagokionez, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean edozein erosketa edo kontsumo egiten duten pertsonek txartel bat bete eta establezimenduan bertan uzteko aukera izango dute. Erosketa bakoitzeko txartel bat betetzeko aukera izango dute herritarrek. Horrela, Urnietan gehiago kontsumitzen dutenek txartel gehiago beteko dituzte, eta, beraz, opari-txeke gehiago eskuratzeko aukera izango dute.
Kanpainan parte hartzen duten establezimenduek kartela ipinita dute haien sarreretan eta gainera, zerrenda osoa ikusgai dago Urnietako Udalaren webgunean.
Establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu
Establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu, eta, horretarako, zozketa publiko bat egingo da urtarrilaren 8an, Lekaio kultur etxean. Establezimendu bakoitzaren 150 euroak 20 euroko 6 txekeetan eta 30 euroko beste batean banatuko dira.
Opari-txekeak otsailaren 28ra arte erabili ahal izango dira
Zozketan bertan zehaztuko da pertsona bakoitzak zein establezimendutan erabili beharko dituen tokatzen zaizkion opari-txekeak otsailaren 28ra arte, izan ere, egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.
On Bizi merkatari elkarteak eta Urnietako Udalak herritarrak animatzen dituzte parte hartzera eta Gabonetan ere Urnietan kontsumitzera.