Gabonak ospatzeko gomendioak
2021·12·21
Azken asteetan nabarmen igo dira kutsatzeak, eta Gabonetara egoera kezkagarrian iritsi gara. Argi dago apur bat lasaitzen garenean egoerak okerrera egiten duela berriro, eta, beraz, ezinbestekoa da zuhurtziaz eta erantzukizunez jokatzen jarraitzea.
Beraz, funtsezkoa da Gabonak osasun-sailak ezarritako jarraibideak eta prebentzio neurriak errespetatuz ospatzea egoerak okerrera egin ez dezan. Izan ere, norbanako bakoitzaren portaera indibidualak eta kolektiboak infekzioak aurrera gutxiago egitea eragin dezake.
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak dokumentu bat argitaratu du Gabonak ospatzeko gomendioekin eta Udalak herritarren eskura jartzen du. Era berean zentzuz eta zuhurtziaz jokatzen dei egiten die urnietarrei.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.