Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Frantziako Tourra Urnietatik igaroko da uztailaren 2an

.

2023·05·11


Uztailaren 2an egun historikoa biziko da udalerrian, izan ere, Frantziako Tourra gure herriko kaleetatik igaroko baita, nazioarteko kirol ekitaldi handienetako bat, hain zuzen.

Tourra Bilbotik abiatuko da uztailaren 1ean eta bigarren etapan igaroko da Urnietatik munduko txirrindulari onenekin.

Tropela Andoaindik iritsiko da eta herri osoa zeharkatuko du Idiazabal kaletik, ondoren Hernanirantz jarraitu eta etapa Donostian amaitzeko.

Txirrindularitza maite dutenek edo ekitaldi berezi honetaz gozatu nahi dutenek hitzordua agendan gorde dezakete lasterketa zuzenean ikusi ahal izateko.

Eguna gerturatzen denean, Udalak pasabidearen ordu zehatzari eta sortuko diren eraginei buruzko informazioa emango du.

Bolondresak

Bestalde, pertsona bolondresak beharko dira egun horri begira, 36 zehazki. Horrenbestez, laguntzeko gogoa dutenek, eta Tourraren esperientzia gertutik bizitu nahi dutenek Tour Laguna bihurtzeko aukera dute. 

Interesa duten pertsonek izena eman beharko dute ondorengo estekan ekainaren 1 arte.

IZENA EMAN

Zalantzaren bat izanez gero ondorengo telefono edo helbideak dituzte eskura:

  • tourlagunak@euskadi.eus
  • 625709994
  • 944161511

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA