Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Festa giroan agurtu zen ikasturtea Egape ikastolan
2023·07·20
Iritsi zaio aurtengoari ere amaiera eta ohi bezala, ikasturteari festa giroan eman diogu amaiera Egape Ikastolan. Indartuta eta gogotsu heldu diogu aurtengoan “Egape Egunari”. Egun berezi honetan ikas-komunitateko kide guztiek, familiek, ikasleek, irakasleek, langile ez irakasleek eta baita ikasle ohiek ere elkartzeko aukera izaten dugu.
Ikasturte honetan gainera, formatu aldaketarekin iritsi zaigu “Egape Eguna”. Ikasturtean zehar festaren inguruko elkarrizketak izan ditugu familien ordezkariekin. Hori horrela, aurtengoan eta aurrera begira, beharrezko egokitzapenak egin ostean, ostiralean ospatzea erabaki da. Aurtengoan beraz, ostiral arratsaldea izan da ikasturteari amaiera emateko ospakizun eguna. Eta ez nolanahiko festa gainera, ikasleen emanaldiekin hasi eta musikaz girotutako afari-meriendarekin eman zaio amaiera. Tartean, haur eta gaztetxoentzat jolasak eta tailerrak, diploma banaketak…. izan dira.
Ezbairik gabe, ederra izan da egun berezi hau, berriz ere, elkarrekin ospatzea. Eskerrak eman era batera edo bestera jaialdian parte hartu eta lagundu duzuen guztioi. Guztion lankidetzarekin jarrai dezagun bidea egiten datozen urteetan ere.