Euskaraz jolasteko programa, antzerkia, ipuin kontaketa, familia ikuskizuna eta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak aste honetan
2021·10·25
Urnietako Udalak herriko elkarte batzuen laguntzarekin prestaturiko UdazkeneanK programaren barruan hainbat ekintza izango dira aste honetan: euskaraz jolasteko programa, ipuin kontaketa, familia ikuskizuna eta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak, hain zuzen.
Parketarrak, euskaraz jolasteko programa
- Eguna: Urriak 28
- 17:00-18:00: 3-5 bitarteko haurrentzako, heldu baten laguntzarekin
- 18:00-19:00: 6-9 urteko haurrentzat
- Lekua: San Joan plaza
- Sarrera librea, aforoa bete arte
Ipuin kontaketa Ixabel Agirresaroberekin
- Eguna: urriak 29
- Ordua: 17:00
- Lekua: Lekaio kultur etxea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: librea, aforoa bete arte
- 6 urtetik gorako haurrentzako
Babo Royal Klown, antzerkia (Ganso&Cia)
- Eguna: urriak 29
- Ordua: 18:00
- Lekua: San Joan plaza (eguraldi txarrarekin Egapen)
- Hizkuntza: testurik gabea
- Sarrera: doan gonbidapenarekin
Laxaro familia ikuskizuna
- Eguna: urriak 31
- Ordua: 18:00
- Lekua: Sarobe arte eszenikoen gunea
- Hizkuntza: euskara
- Sarrera: 3 euro
Rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak
Bestalde, Habitantes de Innsmouthek antolatuta rol, estrategia eta simulazio jardunaldiak ospatuko dira, urriak 30 eta 31n, eta azaroaren 1ean Lekaio kultur etxean. Egun horietan, mahaiko rolaz, mahai jokoez eta Wargameaz gozatzeko aukera izango da, besteak beste.
Halaber, azaroaren 1ean erdi aroko eskrima erakusketa ikusteko aukera izango da eguerdiko 12:00etan San Joan plazan.
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.