Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Euskararen aholku batzordea sortzeko bigarren bilera, abenduaren 2an, 19:00etan, Lekaion

.

2021·12·01


Urnietan euskara indartzeko eta bere erabilera normalizatzeko helburuz euskararen aholku batzordea sortzeko bideak aurrera jarraitzen du. Irailaren 16an egin zen lehen bilera eta bertan jarraitu nahi den dinamikaren gaineko azalpenak eman ziren. Euskararen aholku batzordearen barruan elkarrekin lan egingo duten hiru mahai desberdin eratzea da asmoa: mahai orokorra, gazteen mahaia eta hezkuntza mahaia.

Bigarren bilera abenduaren 2an

Bigarren bilera bihar egingo da arratsaldeko 19:00etan Lekaio kultur etxean eta ondorengo gaiak aztertuko dira:

  • Hezkuntzako mahaiaren bileraren berri ematea.
  • Euskara sustatzeko/normalizatzeko programen berri ematea.
  • 2022ko Euskaraldia.

Bilera irekia izango da, interesa duen edonori zuzendua, bai lehen bileran parte hartu zutenei eta baita parte hartu ez zuten pertsonei ere.
Euskararen alde lan egiteko borondatea duten herritarrei bilerara joateko gonbita luzatzen zaie.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.