Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Euskararen aholku batzordea sortuko da Urnietan hizkuntzaren erabilera indartu asmoz

.

2021·09·07


Urnietan euskara indartzeko eta bere erabilera normalizatzeko helburuz euskararen aholku batzordea sortuko da. Izan ere, herrian dagoen erabilera maila ezagutza baino urriagoa da. Joera hori iraultzen saiatzeko euskarak Urnietan duen egoera aztertuko da lehenik, eta ateratzen diren ondorioak oinarri hartuta ekintza desberdinak garatuko dira ondoren.

Bilera irekia irailaren 16an, Lekaion 

Batzordea sortzeko euskararen aldeko konpromezua duen jendea topatu nahi da. Interesa duten pertsonei proiektua ezagutzera emateko bilera ireki bat antolatu da. Hitzordua irailaren 16an, 19:00etan izango da Lekaio kultur etxean.

Euskararen aholku batzordearen barruan elkarrekin lan egingo duten hiru mahai desberdin eratuko dira: mahai orokorra, gazteen mahaia eta hezkuntza mahaia. Hiru mahai horietakoren batean parte hartu nahi duten eta euskararen alde lan egin nahi duten herritarrei bilerara joateko gonbita luzatzen zaie.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA