Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Euskara, hezkuntza eta ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak finantzatzeko dirulaguntzak eskatzeko epea uztailaren 1ean irekiko da

.

2021·06·29


Tokiko Gobernu Batzarrak 2021eko martxoaren 18an egindako ohiko bilkuran aurten Urnietako udalerrian kultura, euskara, hezkuntza, kirol, haurreria, gazteria eta aisialdiko jarduerak finantzatzeko dirulaguntzen oinarri arautzaileak onartu zituen. Oinarri horiek apirilean argitaratu ziren Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta ordutik eskaerak egiteko epe batzuk zabalik daude.

Dirulaguntzak hainbat jardueretarako eska daitezke eta uztailaren 1ean ondorengo 3 eranskinen eskaerak egiteko epeak irekiko dira.

V. eranskina: euskarako ikastaroetako matrikula

  • Eskatzailea: matrikula epe barruan ordaintzea, Urnietan erroldatuta egotea, ikastatoaren %80ko asistentzia gutxienez, ikastaroaren aprobetxamendu ona izatea. 
  • Epea: 2021ko uztailaren 1etik irailaren 30era.

VI. eranskina: HH-helduen heziketa iraunkorretako ikastaroetarako bidaiak.

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea, Urnietan eskaintzen ez den maila eta ordutegi bateko ikasle izatea, Andoaingo, Astigarragako, Hernaniko, Lasarte-Oriako edo Usurbilgo HHI-Helduen Heziketa Iraunkorreko zentro bateko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzaren Gradua lortzeko ikasle izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Graduko ikasketez gain, Buruntzaldeko HHI zentro batek eskaintzen duen beste edozein ikastarotan izena emandako langabetuek ere dirulaguntza hau jaso ahalko dute.
  • Epea: ikasturteko lehenbiziko lauhilekoan soilik matrikulatuta egon direnek dirulaguntzaren eskaera 2021eko apirilaren 23 arte aurkeztu ahal izango dute, eta gainontzeko guztiek berriz, eskaera 2021eko uztailaren 1etik 30era bitartean aurkeztu beharko dute.

VII. eranskina: Ur inguruneko ikastaroak burutzeko bidaiak

  • Eskatzailea: Urnietan erroldatuta egotea eta Urnietako kirol instalakuntzetan bazkide izatea, Urnietan eskaintzen ez den ur inguruneko ikastaroetan ikasle izatea.
  • Epea: 2021eko uztailaren 1etik 30era.

Beste dirulaguntza batzuk eskatzeko epeak irekita

Hiru eranskin horietako dirulaguntzez gain, beste alor batzuetakoak eskatzeko epeak ere zabalik daude. Informaizo guztia ondorengo estekan eskura daiteke.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.