Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Euskaltegian matrikulatzeko epea irekita dago

.

2021·09·08


Urnietako euskaltegia prest dago ikasturte berri bati hasiera emateko. Aurreko urteetan jende dezente animatu da euskara ikasten hastera edo haien maila hobetzen saiatzera eta aurten are eta jende gehiagok pauso hori emango duen esperantzaz ari dira lanean.

Maila guztiak eskainiko dira

Euskaltegiaren eskaintzari dagokionez, hasiera batean maila guztiak eskainiko dira, eta gero, maila bakoitzean izena ematen duen pertsona kopuruaren arabera sortuko dira multzoak, izan ere, taldeak osatzeko beharrezkoa baita gutxieneko pertsona kopuru batek parte hartzea. 

Bestalde, euskara ikasten hasi nahi duten pertsona etorkinei bideratuta dauden AISA ikastaroak ere eskainiko dira. Ikastaro hauen bidez atzerritarrek euskal kultura ezagutzea eta euskara ikasteko lehen urratsa ematea lortu nahi da. Izena ematen dutenek oinarrizko gauzak ikasteko aukera izango dute: hala nola, agurrak, zenbakiak, familia, garraioa, eta osasunarekin loturiko gauzak.

AISA ikastaroek 60 orduko iraupena izango dute 3 hilabetetan banatuta. Talde hau osatzeko ezinbestekoa da gutxienez 8 atzerritarrek izena ematea.

Matrikulazioa

Euskara ikasteko interesa duten pertsonek irail osoan zehar dute izena emateko aukera. Horretarako ondorengo helbidera edo telefono zenbakira idatzi edo deitzeko aukera dute:

  • urnieta@aek.eus
  • 662338747


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA