Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Euskal Herriko XIV Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da, otsailaren 11an, 16:30ean, Arima Padel Elkartean
2023·02·06
Euskal Herriko XIV Mus Txapelketako kanporaketa jokatuko da Urnietan larunbat honetan On Bizi merkatarien elkartearen antolaketari esker.
- Eguna: otsailak 11
- Ordua: 16:30
- Lekua: Arima Padel Elkartea
Izen ematea
Izena ematen duen bikote bakoitzak 20 euro ordaindu beharko ditu eta zerrendan apuntatzeko ondorengo aukerak eskaintzen dira:
- On Bizi-ren lokalean
- urnietaonbizi@gmail emailera idatziz
- 644 177 697 telefono zenbakira deitu edo idatzi
- Egunean bertan apuntatzeko aukera egongo da
Sariak
Sariak berriz, hurrengoak izango dira:
- Irabazien %60-a lehen postuan sailkatzen den bikotearentzat
- Irabazien %40-a bigarren postuan sailkatzen den bikotearentzat.
Txapelketa
Euskal Herriko txapelketaren kanporaketa bat denez, Gipuzkoako kanporaketa jokatzeko sailkatuko dira bikote onenak. 4 bikotetik, 10 bikote bitartean, bikote bakarra sailkatuko da Gipuzkoako kanporaketara Urnieta herriaren izenean. 11 bikotetik, 18 bikote bitartera aldiz, bi bikote sailkatuko dira.