Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Euskal Herriko Itzulia Urnietatik igaroko da gaur, baina lasterketa etxetik jarraitzea gomendatzen da jende pilaketak ekiditeko

.

2021·04·08


Euskal Herriko Itzuliko laugarren etapa ospatuko da gaur. Gasteiztik irtengo da lasterketa eta helmuga berriz Hondarribian izango du ibilbidean zehar txirrindulariak Urnietatik igaroko direlarik.

Pelotoia Andoaindik iritsiko da herrira eta Hernaniruntz jarraituko du ondoren. Txirrindularien pasabidea segurtasunez bermatzeko, hainbat egokitze lan egin dira, hala nola, Zaldundegiko piboteak kentzea edo lasterketaren ondoren berrezarriko diren aparkaleku batzuk kentzea.

Lasterketa etxetik jarraitzea gomendatzen da

Urnietatik igaroko diren txirrindularien artean izango da Mikel Iturria herritarra. Iturria Euskaltel Euskadi taldearekin lehiatzen ari da, eta momentuz, sailkapen nagusiko 151.postuan dago Primoz Roglic liderrarengandik 25 minutu eta 2 segundora.

Kirol honekiko zaletasun handia dago Euskal Herrian eta jende dezente elkartu ohi da errepide bazterretan lasterketak jarraitzera. Orain ordea, Covid 19aren ondorioz bizi dugun egoera dela eta, Itzulia etxetik jarraitzea gomendatzen da jende pilaketak ekiditeko.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA