Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Etxebizitza tasatuen ordenantza aldatzeari hasierako onarpena eman zaio urnietarrek baldintza hobeak izan ditzaten

.

2022·01·27


Urtarrilaren 25ean egindako osoko bilkuran, Urnietako Udalak hasierako onarpena eman zion etxebizitza tasatuen ordenantzaren aldaketa puntualari. Aldaketa honen bidez Urnietako herritarrentzat baldintza hobeak lortu nahi dira.

Erregimen tasatuko etxebizitzen prezioak babes ofizialeko etxebizitzen prezioaren araberakoak dira, eta prezio horri koefiziente bat aplikatzen zaio. Orain arte, etxebizitza tasatuen udal-araudiak 1,5eko koefizientea jasotzen zuen. Horrek esan nahi du promozio pribatuek etxebizitza horiek esleitzeko prozesua Eusko Jaurlaritzak dituen ordenantzekin eta indizeekin jarraitzea erabakitzen dutela, haientzat koefiziente (prezio) onuragarriagoa baitu.

Urnietako etxebizitza tasatuen ordenantzan aplikatu nahi den aldaketarekin, Udalak lortu nahi duena inguruetako udalerriek duten koefizientearekin berdintzea da, horrela eraikuntza enpresek prozesua udal-araudiarekin egitea ahalbidetzeko, eta, hala, egiten den hautaketa-prozesuan urnietarrei mesede egin ahal izateko.

Ordenantzaren hasierako onarpena PNV-ren Gobernu Taldearen aldeko bozkekin gauzatu zen inguruko herrietan jarraituriko bide berdina eginez, eta tasa Jaurlaritzarenarekin parekatuz. EH Bildu eta PSE-EE berriz, abstenitu egin ziren gaia ez zutelako erabat argi ikusten.

Bestalde, udalbatzarrean onartu zen Euskal Autonomia-erkidegoari eskatzea Diruzain lanpostua gaikuntza nazionala duen toki-administrazioko funtzionarioentzat gordetako lanpostu bezala klasifikatzea. Legeak ezartzen du 5.000 biztanletik gorako herriek sailkapen hori izan behar dutela, eta, ondorioz, hiru alderdiek aho batez onartu zuten puntu hau legea betetzeko.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA