Etxeberriko etxebizitza sozialak alokairuan esleitzeko prozesua: onartuen eta baztertuen behin-behineko zerrenda
2020·11·02
Urnietako Udalak aurrera darrai Etxeberrin dituen 10 etxebizitza sozialak alokairuan esleitzeko prozesuarekin. Interesdunek ekainaren 26 arte izan zuten izena emateko aukera, eta orain, behin-behineko zerrenda bat argitaratu da izena eman zuten pertsona horietatik zeintzuk izan diren onartuak eta zeintzuk baztertuak zehaztuz.
Alegazioak aurkezteko epea azaroak 11 arte
Zerrenda horren gainean alegazioren bat aurkeztu nahi izanez gero, azaroaren 11 bitarte dago aukera. Horretarako, Bertan herritarren arretarako bulegora joan beharko da. Epe horretan alegaziorik balego, aztertu egingo litzateke, eta ondoren, behin betiko zerrenda ezagutzera emango da.
Azkenik, behin betiko zerrendan onartuak izandako pertsonen artean esleituko dira etxebizitzak alokairuan oinarrietan zehazturiko irizpideen arabera.
BEGIRATU ONARTUEN ETA BAZTERTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA IRAGARKI TAULAN
AGENDA
Covid-19 Urnietan
Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko | |
400 kasu edo gehiago | |
300 eta 399 kasu artean | |
60 eta 299 kasu artean | |
60 kasu edo gutxiago | |
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian |
*Datuen jatorria: OpenData Euskadi
**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.