Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Etxeberri eta Ermotegi artean Pump Track bat egiteko obra hasi da
2023·09·20
Pump Track-a praktikatzen dutenek laster izango dute horretarako espazioa Urnietan, Ermotegi eta Etxeberri artean pista bat eraikitzeko lanak hasi berri baitira.
Hori izan da herritarrek azken urteetan gauzaturiko parte-hartze prozesuetan egindako eskaeretako bat eta, horrela, Udalak hartutako konpromisoa beteko du.
Pump track-a zirkuitu bat da, normalean neurri txikikoa, eta erabat egin daiteke monopatin batekin edo bizikleta batekin, zirkuituko jauzietan eta peralteetan hartutako inertziaren eta pertsonaren beraren trebetasunaren bidez soilik bultzatuz.
Zirkuitua
Urnietako zirkuituak 400 metro karratuko espazioa izango du gutxi gorabehera, eta hiru peraltez eta 7 modulu balioaniztunez osatuta egongo da, hastapen-mailatik tarteko mailarainoko progresioa ziurtatzeko eta norabide-aldaketa ahalbidetzeko.