Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Eteneta eta San Juan lotzen dituen igogailuan egindako ekintza bandalikoen gaitzespena

.

2022·02·25


Urnietako alkateak ostegunetik ostiralerako gauean Eteneta eta San Juan lotzen dituen igogailuan egindako ekintza bandalikoak salatu ditu, izan ere, horren ondorioz, igogailua oso kaltetuta dago.

Alkateak onartezintzat eta ulertezintzat jo ditu ekintza horiek, eta jakinarazi du behar dena egingo dela gertakari horiek berriro gerta ez daitezen. Udaltzaingoa kasua ikertzen ari da eta beharrezko neurriak hartuko dira.

Udalerriko pertsona askori zerbitzua ematen dien igogailua da, eta horietako batzuentzat ezinbestekoa da herriaren alde batetik bestera mugitu ahal izateko. Ez da ulertzen nola gerta daitezkeen herritarren eskura jartzen diren zerbitzuei kalte besterik egiten ez dieten horrelako ekintzak.

Era berean, errespetuaren eta jokabide zuzenen aldeko aldarri egin du, eta horrelako jokabideak berriro ez errepikatzea espero du.

 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA