Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu opari txekeetan

.

2022·12·22


Udalerria dinamizatzeko eta Gabonetan Urnietako establezimenduetan kontsumoa sustatzeko helburuz, On Bizi merkatarien elkarteak opari-txekeen kanpaina berri bat jarri zuen abian abenduaren 19an.

Horrela, kanpainan parte hartzen duten establezimenduetako batean erosketaren bat egiten duten pertsonek txartel bat betetzeko aukera dute, eta txartel horien bitartez, opari txekeen zozketan parte hartuko dute.

150 euro

Herritarrek urtarrilaren 8ra arte dute txartelak eskuratzeko aukera. Ondoren, establezimendu bakoitzak 150 euro banatuko ditu opari txekeetan, eta horretarako zozketa egingo da urtarrilaren 9an. Hasiera batean establezimendu bakoitzak 205 euro banatuko zituela komunikatu zen baina kantitatea 150era aldatu da azken unean establezimendu gehiago atxikitu direlako kanpainara.

Opari-txekeak otsailaren 12ra arte erabili ahal izango dira 

Establezimendu bakoitzak erosketak bere komertzioan egin dituzten herritarren artean banatuko ditu opari txekeak eta derrigorrean gune horretan erabili beharko dira. Hau da, establezimendu batek banaturiko opari txekea ezingo da beste establezimendu batean erabili. Bestalde, opari txekeak erabiltzeko azken eguna otsailaren 12a izango da. Egun horretatik aurrera ez dute baliorik izango.


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA