Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Eskolako Agenda 2030 martxan da, goazen denok basora!

.

2020·11·26


Abiatu berri den 2020-2021 ikasturtean, orain arte ezaguna genuen Eskolako Agenda 21 programa Eskolako Agenda 2030ean bihurtu da. Agenda berri hau, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da.

Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko.

Hemendik aurrera, eskoletan egingo den lanketa helburu hauetan oinarrituko da. Aurtengoan,  hamabosgarren helburua izango da abiapuntua: lehorreko ekosistemetako bizia. Oso helburu zabala da: “Lehorreko bizitza babestea, lehengoratzea eta modu jasangarrian erabili dadila sustatzea, basoak modu jasangarrian kudeatzea, basamortutzearen aurka borrokatzea, lurren degradazioa gelditzea eta lehengoratzea, eta biodibertsitatearen galera gelditzea”. Aurtengoan, zehazki,  basoen inguruan egingo da lanketa.

Programa hau Urnietako udalak bultzatzen du eta Artelatz Ingurumen Zerbitzuak S.L.k garatzen du herriko haur hezkuntzako, lehen hezkuntzatko eta bigarren hezkuntzako ikastetxeekin batera. Guztira, adin desberdinetako 1.000 partaide baino gehiago izango dira gaian murgilduta.

Ikasturtean zehar, ikaslegoarekin batera, hausnartzeko aukera paregabea edukiko da eta burutuko diren ekintzen berri emango da. Dagoeneko martxan daude ikastetxeetako partaide guztiak, ikasle, irakasle zein guraso, aldaketaz informatuz eta motibazio fasean sartuta. Hemendik aurrera ikastetxearen eta herriaren diagnostikoa egitea egokituko da, beti ere aurtengo helburua kontuan izanik. Zer da baso bat? Zerk osatzen dute basoa? Landaketa eta basoa, gauza bera al dira? Nolakoa da gure ikastetxearen ingurua? Eta herria? Zenbat berdegune eta baso daude herri eremuan? Zein kontserbazio mailetan? Eta bere kudeaketa?… Galdera ugari ikastetxeko eta herriko “argazkia” egiteko.

Basoak naturaz gozatzeko ingurune apartak dira. Orain, inoiz baino gehiago. Animatzen zaituztegu zuek ere jasangarritasunaren trenera igotzera! Inor atzean utzi gabe!


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.

x

Izan zaitez lehena herriko albisteen berri izaten

Instalatu ezazu gure PWA eta gure herriko aktualitateen berri (albisteak, agenda, lan-eskaintza...) izango duzu.

Nola instalatu PWA?

Ios-Iphone gailu bat baduzu, udaleko orria zure iPhonean irekitzean, sakatu partekatzeko ikonoa. Sakatu ondoren, sistema eragileari dagozkion aukeren menu bat agertuko zaizu. Bilatu "gehitu hasierako pantailan" botoia eta sakatu haren gainean. Amaitzeko, berretsi hurrengo pantailan ikonoa zure mugikorrean sartu dela, "Gehitu" botoia sakatuta.

Android gailu bat baduzu, sakatu "Instalatu".

Instalatu Ez instalatu

x

Jakinarazpenak

Gailuaren jakinarazpenak aktibatu nahi dituzu azken berriak jasotzeko?

Bai Ez, mila ezker

x

Jakinarazpenak blokeatuta daude

Desblokeatu itzazu jakinarazpenak jaso ahal izateko.

Itxi