Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Eskola kiroleko hitzarmena sinatu du Urnietako Udalak herriko ikastetxeekin
2022·03·17
Urnietako Udalaren helburuetako bat jarduera fisikoa sustatzea da, eta horretarako laguntzak eman eta baliabideak jartzen ditu. Hain zuzen ere, hori da eskola kirolarekin egiten duena.
Jarduera hori aurrera eramateko Udalak egiten duen ekarpen ekonomikoaren zati bat herriko ikastetxeei bideratzen die eskola kiroleko begiraleen soldata ordaintzeko. Gainerakoa koordinazio eta kudeaketa lanetara bideratzen da. Berriki izenpetu da ofizialki akordioa ikastetxeekin eta sinadura ekitaldian izan ziren Jorge Segurado alkatea, Aitziber Zipitria (Egape ikastolako zuzendaria) eta Martin Iztueta (Magale Presentacion de Mariako zuzendaria).
Akordioa 2022ko ekainaren 30 bitartekoa da eta ondorengoak dira emaniko diru kantitateak ikastetxe bakoitzak dituen ikasle kopuruaren arabera:
- Epape ikastola: 7.624,86 euro
- Magale Presentacion de Maria: 3.443,22 euro