Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Errege kabalgatarako paje eta antortxeroak behar dira
2022·12·12
Urnietako Udalak paje eta antortxeroak behar ditu urtarrilaren 5ean gauzatuko den errege kabalgatan parte hartzeko.
Antortxero moduan parte har dezakete 2010-2013 urte bitartean jaiotako gaztetxoek, bi urteak barne. Paje moduan berriz, 2005-2009 bitartean jaiotakoek.
Izena emateko epea abenduak 21 arte
Parte hartzeko interesa dutenek abenduaren 21 arte eman dezakete izena haien izen-abizenak, jaiotza urtea eta telefono zenbakia adierazita. Bi aukera daude izena emateko:
- Lekaio Kultur etxera deitu: 943008033
- jaiak@urnieta.eus helbidera idatzi.
Ordutegiak
Errege kabalgata urtarrilaren 5ean izango da eta ondorengoak izango dira ordutegiak:
- Antortxeroak: 15:30-19:00
- Pajeak: 15:30-20:30