Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Ermotegin eraikiko diren babes ofizialeko 25 etxebizitza tasatuetan izena emateko epea zabalik dago

.

2022·01·17


Britac Proyectos S.L. sustatzailea 130 etxebizitza eraikitzen ari da Ermotegiko eremuan. Horietatik 25 babes ofizialekoak izango dira eta beste 25 berriz, tasatuak. Eremuaren garapenak aurrera jarraitzen du, eta gaur Etxebideren webgunean argitaratu da etxebizitza tasatuetan izena emateko epea.

Etxebizitza horietakoren bat erosi nahi eta esleipen-prozesuan parte hartzeko interesa duten herritarrek otsailaren 14ra arteko epea dute Etxebideri idatzi baten bidez jakinarazteko.

Ezinbestekoa da Etxebideko erregistroan alta emanda egotea

Horretarako, ezinbestekoa izango da Etxebideko erregistroan alta emanda egotea Donostialdea-Bidasoa Behera Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa eskabideak aurkezteko epearen hasieran (urtarrilaren 17an).

Zerrendaren argitalpena

Ondoren, otsailaren 21ean, Etxebideren webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren taula elektronikoan argitaratuko dira sustatzaileak notario aurrean egingo duen zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda eta parte hartuko ez dutenen zerrenda, arrazoia adierazita. Halaber, zerrenden aurka erreklamazioak aurkezteko epe bat adieraziko da.

Tipologiak

25 etxebizitza tasatu horien barruan tipologia desberdinak egongo dira, 1, 2 eta 3 logelako etxeekin. Era berean, etxebizitza egokitu bat egongo da.

Prezioei dagokienez, 174.708,37€ (etxebizitza txikiena + eranskinak) eta 274.992,13€ (etxebizitza handiena + eranskinak) artekoak izango dira.

Informazio guztia Etxebiden

Interesdunek Etxebideren webgunean kontsulta dezakete informazio guztia. Baita eraikuntza enpresari deituta ere.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Babes ofizialeko 25 etxebizitza

Bestalde, hasieran aipatu moduan, babes ofizialeko beste 25 etxebizitza eraikiko dira eremu berdinean. Promozio hori ateratzen denean, Udalak informazio zehatza emango die urnietarrei.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA