Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Ermotegiko eremuan babes ofizialeko 25 etxebizitzaren sustapenean izena emateko epea azaroaren 2an amaituko da

.

2022·10·31


Erregimen orokorreko babes sozialeko 25 etxebizitza eraikiko ditu jabetzan Britac Proyectos S.L sustatzaileak Urnietako Ermotegi eremuan.

Azaroaren 2a, azken eguna

Donostialdea-Bidasoa Behereko Eremu Funtzionalean erosketako etxebizitza babestuaren eskatzaile gisa Etxebiden izena emanda dauden pertsonek, etxebizitza horiek esleitzeko prozeduran parte hartu nahi badute, berariaz eskatu beharko dute, idazki baten bidez. Horretarako epea 2022ko azaroaren 2an amaituko da.

Ezinbestekoa da Etxebideren erregistroan alta emanda egotea

Etxebidek bere erabiltzaileei jakinarazi zien moduan eskabideak aurkezteko epearen hasieran Etxebideren erregistroan alta emanda dauden pertsonek bakarrik parte hartu ahal izango dute.

Zerrendaren argitaratzea

Ondoren, 2022ko azaroaren 10ean, Etxebideko webgunean eta Eusko Jaurlaritzaren taula elektronikoan argitaratuko dira zozketan parte hartuko duten pertsonen zerrenda, sustatzaileak notario aurrean egingo duena, eta parte hartuko ez duten pertsonen zerrenda, arrazoia adierazita. Halaber, zerrendetan erreklamazioak aurkezteko epea ere adieraziko da.

Tipologiak

Babes ofizialeko 25 etxebizitza horien barruan hainbat tipologia egongo dira, 1, 2 eta 3 logelako etxeekin. Era berean, etxebizitza egokitu bat egongo da. Prezioei dagokienez, 135.694,01 €eta 166.290,72 €artekoak izango dira.

Informazio guztia Etxebiden

Interesa dutenek informazio guztia Etxebideren webgunean edo eraikuntza-enpresari deituz kontsulta dezakete: https://www.etxebide.euskadi.eus/x39-contgen/eu/contenidos/noticia/insc_25_urnieta_vs/eu_def/index.shtml

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA