Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Ermotegiko biribilgunea eraikitzeko lanak direla eta Langardako bizilagunek Hernaniruntz irten beharko dute behin-behinean
2022·11·11
Ermotegiko eremuan gauzatzen ari den garapen berrirako sarbidea izango den biribilgunea eraikitzeko lanek aurrera jarritzen dute. Biribilgunearen alde bat egokitzen ari dira orain. Beste aldea egingo dute ondoren, eta, gero, asfaltatze lanak gauzatuko dira.
Langardako bizilagunak
Lan horiek egin bitartean, errepidearen puntu horretan dauden bi erreietako bat itxita egongo da eta semaforo bidezko pasabidea ahalbidetuko da.
Bestalde, azaroaren 14tik aurrera, Langardako bizilagunek Hernaniruntz irten beharko dute behin-behinean, eta Urnietara sartu nahi dutenek, autobiarekin konektatzen duen biribilgunean buelta eman eta herriruntz bueltatuko dute.
Udalak barkamena eskatzen du aldez aurretik sor daitezkeen eragozpenengatik.