Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Erabaki nola estali nahi duzun Plazido Muxika plaza

.

2021·12·17


Urnietako Udalak herriko zein plaza edo parke estali erabakitzeko abian jarritako parte hartze prosua azken fasera iritsi da. Lehenik, estali beharreko eremua zehazteko bozketa bat gauzatu zen maiatzaren 5etik 23ra bitartean. Udaleko teknikariek 7 aukera planteatu zituzten aldez aurreko azterketa bat egin ondoren, baina herritarrek udalerrian dagoen beste edozein espazio proposatzeko aukera ere izan zuten. 354 galdetegi jaso ziren eta horietatik 312 eman ziren ontzat. Azkenean, eremu bozkatuena Plazido Muxika plaza izan zen diferentzia nabarmenarekin, eta Udalak berau partzialki estaltzeko konpromisoa hartu zuen.

  • Plazido Muxika plaza: 117
  • Etxeberri parkea: 72
  • Burnibide parkea:  39
  • Yurramendi parkea: 33
  • Jakutegi plaza: 29
  • Azkorte parkea: 10
  • San Juan Iturri plaza: 8
  • Berrasoeta parkea: 2
  • Lizardi parkea: 1
  • Txoritagain parkea: 1

Ondoren, Plazido Muxika plaza nola estali erabakitzeko teknikari gaituei irekitako ideien lehiaketa bat jarri zen abian urrian. Azaroaren 21ean amaitu zen proposamenak aurkezteko epea eta orotara 5 proposamen jaso ziren. 

Udalak hiru teknikariz osaturiko epaimahai bat eratu zuen gero jasotako 5 proposamen horien artean 3 hautatzeko, kalitate teknikoa, kanpoko itxura, ingurunera egokitzea, materialak eta prezioa kontuan hartuta.

Eta, orain, azkenik, prozesu parte hartzailea amaitzeko, urnietarren txanda iritsi da berriro. Izan ere, urnietarrak izango dira Udaleko teknikariek hautatutako 3 aukera horien artean botoa emango dutenak, eta, beraz, 2022an Plazido Muxika plaza nola estaliko den erabakiko dutenak.

1.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 654m2
  • Egitura: zur laminatua
  • Estaldura: sandwich panela + zelula-polikarbonatoa

2.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 694m2
  • Egitura: metalikoa
  • Estaldura: txapa + polikarbonatoa


3.Proiektua

  • Estaliko den eremua: 630m2
  • Egitura: metalikoa
  • Estaldura: polikarbonato zeharrargia

*Gauzaturiko lehiaketan proiektu bakoitzak aurkezturiko argazkiak dira.

Nork parte hartu dezake bozketan?

Urnietan erroldatutako edozein pertsonak, 16 urte baino gehiago izanez gero.

Noiz arte bozkatu daiteke?

Abenduak 17 – urtarrilak 20 bitartean bozkatu daiteke.

Parte hartzeko bideak

Aurrez aurre

  • Formularioa herriko toki desberdinetan kokatutako kutxetan utziz: Bertan, Lekaio, Kiroldegia, Jubilatuen Egoitza, Egape ikastola (Lizardi eta Azkorte) eta Magale ikastetxea (Presentacion eta Salesiarrak). 
  • Formularioa udalerriko hainbat tokitan jarrita dauden postontzietan utziz.

Online

  • Udaleko webgunean dagoen formulario digitala betez.
  • Urnietako APP-aren bitartez.

Informazio liburuxkak herritarren etxeetara

Herritarrek prozesuaren eta azken bozketaren gaineko informazio guztia izan dezaten, Udalak informazio liburuxkak banatuko ditu gaur herriko etxe guztietara. Horietan joango dira aurrez aurreko bozkatzeko bete beharko diren formularioak.

Irudiak tamaina handian ikusgai Lekaion

Bestalde, aukeran eskaini diren hiru estalkien irudiak tamaina handian ikusi ahal izateko aukera eskainiko da Lekaio kultur etxeko sarreran, han ezarri baitira hiru aukerak.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA