Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Enplegua sustatu eta Auzolanberri III programan dauden langabeak kontratatzeko diru-laguntzak

.

2021·06·16


Beterri-Buruntza eskualdeko udalek (Astigarraga, Andoain, Hernani, Usurbil eta Urnieta) zenbait gizarte- eta lan-baliabide jarri dituzte martxan azken urteotan, egoera ahulean edo baztertuta dauden pertsonak gizarteratzeko eta laneratzeko ibilbideak sustatzeko. Horien artean, Auzolan Berri prestakuntza eta laneratzeko programa nabarmendu behar da.

Auzolan Berri enplegu-prestakuntzako programa bat da, eta gizarteratzeko ibilbide bat marrazten du, pertsonei laguntzen diena programak irauten duen prozesu osoan, prestakuntza-baliabideak, arreta pertsonalizatua eta lan-esperientzia eskainiz aurrez prestakuntza jaso duten jarduera-sektorean.

Urnietako Udalak diru-laguntza (formazio-bonoak) emango die Gipuzkoan egoitza soziala edo lantokia duten enpresei, Beterri-Buruntza eskualdean Auzolan Berri III programan parte hartzen duten eta programa hori gainditu duten langabeak kontratatzeko. Programa hori Urnietako Udalak antolatu du, Beterri Buruntzako 5 udalen ordezkari gisa.

Horretarako, hartzaileek 2.mailako profesionaltasun-ziurtagiria gainditu beharko dute “Gizarte Erakundeetan epedun diren pertsonentzako arreta soziosanitarioa” (lanbide heziketa). Ziurtagiri horrek 370 eskola-ordu eta 80 lan-praktika ditu.

AuzolanBerri III prestakuntza-programa egin eta gainditzen duen langabeak (zerbitzu teknikoen balorazio positiboaren bidez) "formazio-bonoa" eskuratuko du, pertsona hori kontratatzen duen enpresari laguntza hauetan araututako laguntzetako bat eskaintzeko. Ildo honetako diru-laguntzen onuraduna, beraz, prestakuntza-bonoa jaso duen pertsona kontratatzen duen enpresa izango da.

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 30ean amaituko da

Laguntza hauen onuradun izan daitezkeen enpresei, kontratatutako pertsonek bete behar dituzten baldintzei edo ebazpen-prozedurei buruzko informazio guztia eskuratu ahal izateko, oinarriak kontsulta daitezke.

Eskabideak aurkezteko epea zabalik dago eta 2021eko urriaren 30ean amaituko da. Eskabideak, ahal dela, Urnietako Udalaren erregistro elektronikoaren bidez aurkeztu beharko dira: www.urnieta.eus

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA