Edukira joan

Webgunearen titulo eta logoa

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar men� principal de navegaci�n [eu]

Barruko horrien irudia

Aplikazio habiaratuak

Albisteak

Atzealdea Energia Komunitateko informazio bulegoa martxoaren 30era arte egongo da irekita

.

2023·03·27


Urnietako Energia Komunitatearen informazio bulegoa kiroldegian ireki zen, herritarrek ekimen horri buruzko edozein zalantza argitu ahal izateko edo urnietarrei komunitatera atxikitzeko eskaera osatzen laguntzeko.

Bulegoak martxoaren 30ean itxiko ditu ateak. Beraz, urnietarrak animatzen dira azken egun hauek aprobetxatzera eta bulegora gerturatzera. Bulegoa astearte, asteazken eta ostegunean egongo da irekita ondorengo ordutegian: 10:00-14:00 eta 16:00-20:00.

Urnieta jasangarriagoa

Udalerri jasangarriago bat sortzen laguntzeko 0 km-ko energia berriztagarria kontsumitzean oinarrituko den proiektua da Urnietako Energia Komunitatearena. Horretarako, plaka fotovoltaikoak jarriko dira udal eraikinetan, eta, beraz, herritarrek ez dute obrarik edo instalaziorik egin beharko euren etxe edo komertzioetan. Gainera, elektrizitateko fakturan %25erainoko murrizketa izango dute.

Ekimenari buruzko informazio guztia eskura dago Udalaren webgunean eta APP-an.

Banner-a

Youtube osoko bilkura

Jarrai gaitzazu Youtuben

Banner Informazio guztia eskura klik batean

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Banner Berrittu

AGENDA KULTURALA

AGENDA