Edukira joan

Urnietako udalaren logotipoa

Mostrar/ocultar menú principal de navegación [eu]

Habiaratutako portletak
Albisteak
Atzealdea

Energia ereduaren eraldaketa sustatzeko konpromisoa

.

2021·09·30


Astearte arratsaldean Urnietako Udalean ospaturiko udalbatzarrean aho batez onartu zen bi sexuen jaiotzagatiko guraso-baimenak parekatzea. Ondorioz, adingabearen gurasoek, edozein sexutakoak direla ere, 18 asteko baimen bera hartzeko eskubidea izango dute jaiotza, adopzio, adopzio aurreko zaintza edo harrera kasuetan. Udalean ordezkaritza duten hiru alderdiek berdintasunaren arloan urratsak ematen jarraitzeko borondatea adierazi zuten, gurasoek eskubide berberak izan ditzaten eta seme-alaben zaintza erraztu dadin.

Gai zerrendako bigarren puntua udal talde sozialistak aurkeztutako “Argindar horniduren eta komunitate energetikoen eredu berria” mozioa izan zen, PNV-ren eta EH Bilduren babesarekin aurrera atera zena. Mozioaren aurkezpenean PSE-EEk azaldu zuenez, 2019an RD244 erreforma berria egin zenetik, legeak autokontsumo kolektiboaren figura sartu du, eta erkidego mailan autokontsumorako aukerak zabaldu ditu.

Alderdi sozialistak gaineratu zuen, autokontsumo kolektiboari esker, hainbat kontsumitzaile sortze fotovoltaikoko instalazio berera konektatuta egon daitezkeela, eta atxikitako pertsona guztiek instalazio horri etekina atera diezaioketela. Halaber, interes handiko eredua dela nabarmendu zuen, erabilera partekatuko eremuak aprobetxatzeko aukera ematen baitu guztion onurarako, hala nola, energia garbia sortzeko.

Bestalde, Gipuzkoa energiaren ikuspegitik mendekotasun handia duen lurraldea dela eta % 92,7ko mendekotasuna duela zehaztu zuen, eta horrek ahultasun kolektiboko egoera batera garamatzala. Egoera horretan, ekonomia mermatuta geratzen dela esan zuen energiaren prezioaren gorabeheren ondorioz, eta herritar batzuek arazo larriak dituztela beren oinarrizko energía beharrak asetzeko.

Horregatik, energia oinarrizko ondasuntzat jo zuen, eta energía eredu ekologiko eta justu baterako trantsizioa bizkortzeko nahia erakutsi zuen, energía eraginkortasuna handitzean, tokiko energia berriztagarria sustatzean eta autokontsumoan oinarritutako eredu batean oinarrituta.

EAJk adierazi zuen mozioa babesten zuela, kontuan hartuta erabateko koherentzia duela Eusko Jaurlaritza eta Gipuzkoako Foru Aldundia jasangarritasun energetikoaren arloan egiten ari diren kanpaina eta proiektuekin, eta horrek lehentasuna izan behar duela.

EH Bilduk ere energia berriztagarrien bidean urratsak ematen jarraitzeko beharra azpimarratu zuen, eta energiaren igoera dela eta, oso egokia dela nabarmendu zuen.

Beraz, Udalak konpromisoa hartzen du egungo eredu energetikoa autokontsumorantz eta sorkuntza banaturantz eraldatzeko, eta horren garapenean laguntzeko.

Eta azkenik, EH Bilduk aurkeztutako “Deskonektatu elektriketatik. Haien iruzurraren aurrean, burujabetza energetikoa”! mozioa ez zen aurrera atera PNV-k eta PSE-EE-k aurka bozkatu zutelako. Mozioaren aurkezpenean EH Bilduk argindarraren prezioarekin ematen ari den igoera eta egoera horren aurrean Espainiako Gobernuak erakutsi duen borondate eta ekintza falta salatu zituen. Era berean, adierazi zuen, PSOE eta PP izan zirela enpresa publikoak pribatizatu eta saldu zituztenak eta halaber, administazio kontseiluetan alderdi horietako ordezkariak izandakoek duten presentzia salatu zuen. Hala, burujabetza energetikoaren aldarria egin zuen Bilduk.

Alderdi sozialistak argudiatu zuenez, PSE-k ez zituen elektrikak pribatizatu, PP-k baizik. Halaber, adierazi zuen ez duela bat egiten Gobernuak ez duela ezer egin adieraztean, bere ustez hainbat neurri hartu dituelako, BEZaren jaitsiera, adibidez. Era berean, bere ustez subiranotasunarekin ez litzateke arazo hori konponduko.

PNV-k bere aldetik adierazi zuen bat egiten duela arazo larri baten aurreran gaudela adieraztean. Dena den, mozioan deskribapen hutsa egiten zela kritikatu zuen irtenbidea bilatzeko proposamen zehatzik egin gabe. Zentzu horretan, adierazi zuen eredu jasangarriago baterantz joan behar dela, berriztagarrien gero eta ekarpen handiagoan oinarrituta eta petrolioaren deribatuen erabilera minimizatuta.  Hala, ondorengo proposamenak egin zituen: energia berriztagarriak ezartzeko eta energia aurrezteko konpromezua hartzea, herritarrak kontzientziatzea trantsizio energetikoarekin eta klima aldaketaren erronkarekin bat etorriz jardutea errazteko, herritarrei dei egitea energía komuniate eta autokonsumo formulekin bat egiteko aukera aztertu eta baloratu dezaten, eta eredu ekonomiko, sozial, politiko eta akademikoko eragile publiko eta pribatuekin lankidetzan aritzea energia eskariak eta haren prezioak dakarten arazoari irtenbidea elkarrekin emateko. 


Banner-a
Web edukia bistaratu

Jarrai gaitzazu Youtuben

Web edukia bistaratu

INFORMAZIO
GUZTIA ESKURA
KLIK BATEAN

  Twitter   Facebook   YouTube

Web edukia bistaratu
AGENDA KULTURALA

AGENDA

Web edukia bistaratu

Covid-19 Urnietan

Legenda
  Azken 14 egunetako kasuak 100.000 biztanleko
400 kasu edo gehiago
300 eta 399 kasu artean
60 eta 299 kasu artean
60 kasu edo gutxiago
Eraginik gabe edo 5.000 biztanle baino gutxiago udalerrian
 

 

*Datuen jatorria: OpenData Euskadi

**14 eguneko tasa 100.000 biztanleko. Tasak kalkulatzeko EUSTATen Biztanleen Udal-Erroldaren Estatistikan 2020ko urtarrilaren 1erako argitaratutako biztanleria hartzen da.