Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira ekintza desberdinak burutu dituzte Egapeko eta Magaleko ikasleek
2022·03·11
Martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna da, eta aldarrikapen horren harira, hainbat ekintza burutu zituzten Egapeko eta Magaleko ikasleek.
Egaperi dagokionean, Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan Emakumeen Nazioarteko Eguna Berdintasunari abestuz ospatu zuten. Eguna girotzeko, txalapartaren ordez, Mikel Markezen “Konplize ditut eta” abestiarekin batera sartu ziren ikasgeletara.
Gelatan talde bakoitzak zergatik ospatzen den martxoaren 8a azaltzen duen bideo labur bat ikusi zuen. Ondoren, 11:30etan ikastolako ikasle, irakasle eta jangelako sukaldari eta hezitzaileak frontoi handian elkartu ziren “Mari More”, “Goazen denok!” eta “Denok zu” abestiak abesteko. Giro ederrean astindu zituzten globo moreak, eta, amaieran, M8 handi bat aurkeztu zuten.
DBHn berriz, Batera Gara Egape BHIko ikasle taldeak, berdintasunaren aldeko jarduera interesgarria antolatu zuen. Ikastetxean lau gune ezberdin antolatu zuten: Txapa-Tailerra Gunea, Photocall Gunea, Karaoke Gunea eta Hitzapasa Feminista Gunea. Ikasleek aukera ederra izan zuten gune ezberdinetatik pasatzeko. Aldarrikapen eguna izateaz gain ondo pasatzeko aukera ere izan zuten ikasleek.
Magalek ere emakumeen eskubideen alde izan diren borroka ezberdinak gogoratu eta lortu diren eskubideak aldarrikatzeko baliatu zuen eguna. Hori dela eta, Magale Salestar ikastetxean ekintza ezberdinak gauzatu zituzten. Alde batetik, Egunon bat irakurriz hasi zuten eguna DBH eta Batxilergoko ikasleek. Ondoren, Batxilergoko bigarren ikasturteko ikasleak gelaz gela joan ziren Kahoot bat eginez, gaiaren inguruko galderak planteatuz. Bestalde, eta eguna amaitzeko batxilergoko bigarren kurtsoko ikasleek talde feminista baten hitzaldia jaso zuten.