Aplikazio habiaratuak
Albisteak
Atzealdea Emakumeen inguruko txoko berezia liburutegian
2023·03·03
Urnietako Udal liburutegian gai, egun edo egile jakin batzuei loturiko txoko bereziak sortuko dira zenbait astean behin bertan dagoen eskaintza anitza ezagutzera emateko eta urnietarren artean irakurzaletasuna bultzatzeko asmoz.
Emakume zientzialarien gaineko liburuekin eman zitzaion hasiera ekimen berriari otsailean, eta, orain, berriz, martxoaren 8arekin (Emakumeen Nazioarteko Eguna) lotura duten liburuekin osatu da txokoa.
Urnietarrak animatzen dira liburutegira gerturatzera eta zerbitzu honen eta eskaintzen diren gainerako liburuen erabilpena egitera.